XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita Santua Irlanda eta USA`n

Irlanda aldean

Irlanda aldean ibilli da Aita Santua, gure irakurleek ikusirrati edo telebizioen bidez ikusiko zutenez.

Egin dituan ibilliak e.a. ongo ikusirik izango dituztela-ta, esandakoak gogorazi nai ditugu euskeraz.

Ez dira txantxetakoak!.

Aita Santu au ez da beti etxean sartua egongo dana.

Au ez da Erroma`ko jauregi aundian sartuta beti erdi-loturik bezala egongo dana.

Ba-dabil munduan zear eta ibiltzen jarraituko du, zalantzarik gabe.

Bere ibilli guztietan iru elburu dituala esan dezakegu: Batetik, erriarekin, kristau-erriarekin eta onen bearrekin zuzeneko artu-emanak eukitzea, gertu-gerturik euki ere.

Bigarren, pakearen eta giza-eskubideen aldeko ekiñaldi bizi ta larriak egitea, bearrik aundienak diran tokietan.

Eta irugarren, eliz-artzai danez, sinistuneri babesa ta ziurtasuna eman nai dizkie sinismenari lotutako arazo sakonetan.

Irlanda benetan katoliko izan da, nazio gutxi bezain sutsu izan ere.

Baiña sekulako ilketak eta gorrotoak dabiltza lurralde osoan.

Antxe agertu da Aita Santua bere itza ateratzera pakearen eta biziaren alde.

Bere jarreraz zearo atsegin eta ezti agertu da, lurrari muin emanez eta ainbeste aur eta gaiñerako besarkatuz.

Baiña aldi berean eskakizun zorrotzak ere egin dizkie Irlanda`ko kristaueri ta gaiñerakoeri.

Bereziki, ordea, gazteeri: Gazte askok kutsaturik daukate beren barrua; gazte askok, beren benetako alaitasuna galdu egin dute, eta ordez, drogak, aragikeria, edankeria, indarkeria ta diruzalekeria artu dituzte....

Kristau-elizkizunak eta sinismena utzita beren buruentzat askatasun geiago izango dutelakoan dabiltza, baiña... begira zeren morrotzapean erori diran!.

Kristauen elkartasuna lortzeko, era ez-berdiñetako kristaueri dei zorrotza ta zabala egin die: Ebanjelioa ta sinismena artzeko oiñarritzat, egiazko elkartasunerako bidean, eztabaida ta ezin-ikusiak utzita.